Gardentasun Ataria

Kudeaketa eta Kalitatea

 

Zerbitzuen Kalitatearen Betetze Gradua

 

Unibasqen jardueraren ardatz nagusia kalitatea da. Hasiera-hasieratik, Unibasq-en ebaluazio-prozesuak etengabeko hobekuntzan eta nazioartean onartutako eta estandarizatutako kalitate-printzipioetan oinarritu izan dira, hala nola, goi-mailako hezkuntzaren europar esparruan kalitatea bermatzeko irizpide eta jarraibideetan.

Kalitate-politika honela gauzatu da: Unibasq-eko kide guztiek kalitatearen aldeko konpromisoa hartu dute eta, horretarako, Etika eta Zuzenbide Kodean finkatutako printzipioak bete behar dituzte, GHEEan kalitatea bermatzeko irizpide eta jarraibideak (ESG) hartu behar dituzte erreferentetzat ebaluazio-jardueretan, eta Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarritutako kalitatea kudeatzeko sistemari eutsi behar diote, besteak beste.

Unibasq-en kalitatea kudeatzeko sistema prozesuetan oinarritutako ikuspegitik begiratuta egiten da. Prozesuen mapan Unibasqen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren prozesuak zehazten dira, baita prozesuen sekuentzia eta haien arteko elkarreragina ere.

<a href="javascript:history.back()">< itzuli</a>

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia