Unibasqek bere estreinako Berdintasun Plana argitaratzen du Gobernu Kontseiluak 2018ko azaroaren 19an onartuta.

2017ko martxoaren 8an Berdintasun Batzordearen sorreraren ondoren, gai hau sentsibilizazioarekin eta dagokion garrantziarekin jorratzen jarraitzen dugu, genero ikuspegi gaietan aurreratzen eta sakontzen dugun bitartean. Berdintasun-planaren ardatz nagusiak ondorengoak dira: formakuntza, lana eta familia bateratzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta titulazioen ebaluazioan genero ikuspegia barneratzea.