Maiatzaren 28 eta 29an Canfranc-eko Lurazpiko laborategiaren eraikinean Nazioarteko ekitaldia egin zen “The 2030 Agenda: Embarking QA Agencies in this collective journey” izenarekin. Bertan, egiaztapen instituzionalean Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) betetzeari buruzko adierazleen proposamena aurkeztu zen, “Sustainability & Quality in Higher Education” AQUA/ACPUA/INQAAHE erakundeen nazioarteko proiektuaren emaitza moduan.
Eva Ferreirak, Unibasqeko zuzendaria eta ENQAren presidenteordea, azkenengo mahai-inguruan parte hartu zuen.