BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPERIK BA AL DAGO?
Bai, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, Ebazpenaren jakinarazpena iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
NON AURKEZTEN DA BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA?
Errekurtsoa Estatuko edota Autonomia Erkidegoetako Administrazio Orokorraren erregistroetako edozeinetan edo Unibasq-en posta arrunt bidez (San Prudentzio, 8, 01005, Gasteiz) edota posta elektroniko bidez egiaztapena@unibasq.eus aurkeztu ahal izango da.
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA BETETZEKO BEHARREZKO DATUAK:
- Errekurtsogilearen izen-abizenak eta identifikazio pertsonala.
- Errekurtsoaren xede den egintza eta aurka egiteko arrazoiak.
- Tokia, data, errekurtsogilearen sinadura, eta, hala badagokio, jakinarazpenak egiteko modua eta tokia.
- Administrazioaren zer organo, zentro edo unitateri zuzentzen zaion.
- Hala badagokio, xedapen espezifikoetan eskatutako gainerako berezitasunak.