*2019KO IKERKETA-DEIALDIAREN EMAITZEN JAKINARAZPENA

Garrantzitsua: Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taulan argitaratutako emaitzak eskatzaile bakoitzaren espediente-zenbakiari lotuta daude. Zein dagokizun identifikatu ahal izateko, kontuan izan zenbakiak eskabidearekin batera sortu zen espedienteari egiten diola erreferentzia. Zenbakia Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Nire Karpetaren bidez egiazta dezakezu.

Halaber, jakinarazpena jaso ondoren ez dela beste urratsik eman behar (errekurtsoa jarri nahi den kasuetan izan ezik) jakinarazten dizuegu. “Laguntza onartzeari” buruzko komunikazioa Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Elektronikoak automatikoki bidaltzen duen mezu bat da, eta alde batera utz daiteke.


Ebazpena, 2019ko abenduaren 10ekoa, Unibasqeko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko lan-kontratu iraunkorra duten irakasleen ikerketa-jarduera ebaluatzeko eskabideak aurkezteko prozedura eta epea ezartzen dituena, zeina Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Gobernu Kontseiluaren 2019ko urriaren 21eko erabakiaren bidez onartua.

* Eskatzaileei gogorarazten zaie, Ikerketa-jarduera ebaluatzeko edozein eskaera zuzendu ahal izateko, idazki bat bidali behar diotela CNEAIko zuzendariari, CNEAI-ren egoitza elektronikoaren bidez. Zuzenketa horri buruzko ezer ez da izapidetu behar Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez (www.euskadi.eus – NIRE KARPETA).

Kontsultak egiteko CNEAI-ren helbide elektronikoa: ayuda.cneai@aneca.es