Gardentasun Ataria

Kudeaketa eta Kalitatea

 

Zerbitzuen Kalitatearen Betetze Gradua

 

Unibasqen jardueraren ardatz nagusia kalitatea da. Hasiera-hasieratik, Unibasq-en ebaluazio-prozesuak etengabeko hobekuntzan eta nazioartean onartutako eta estandarizatutako kalitate-printzipioetan oinarritu izan dira, hala nola, goi-mailako hezkuntzaren europar esparruan kalitatea bermatzeko irizpide eta jarraibideetan.

Kalitate-politika honela gauzatu da: Unibasq-eko kide guztiek kalitatearen aldeko konpromisoa hartu dute eta, horretarako, Etika Kodean finkatutako printzipioak bete behar dituzte, GHEEan kalitatea bermatzeko irizpide eta jarraibideak hartu behar dituzte erreferentetzat ebaluazio-jardueretan, eta ISO 9001:2008 arauan oinarritutako kalitatea kudeatzeko sistemari eutsi behar diote, besteak beste.

Unibasq-en kalitatea kudeatzeko sistema prozesuetan oinarritutako ikuspegitik begiratuta egiten da. Prozesuen mapan Unibasqen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren prozesuak zehazten dira, baita prozesuen sekuentzia eta haien arteko elkarreragina ere.