Irakasleak

Egiaztapena

Aurreko Deialdiak

 

Ezinbesteko betebeharrak:

 

IRAKASLE OSOA

Hauek dira egiaztapena lortzeko ezinbesteko baldintzak:

  • Gutxienez, 80 puntu lortzea; horrez gain, 1. atalean 50 puntu eskuratzea, eta, 2. atalean, 25 puntu.
  • Ikerkuntza-jarduerako hiru aldirekin pareka daitezkeen merezimenduak egiaztatzea; aldi horiek irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan egindako zehaztapenen arabera nahiz horri egindako aldaketen arabera aitortuko dira. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko.
  • Gutxienez, bi doktoretza-tesi zuzenduta izatea; gutxienez, bi ikerkuntza-proiekturen ikertzaile nagusi izatea; edo, sei hilabetez, atzerriko unibertsitate batean doktoratu ondoko egonaldia egina izatea. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko

 

IKERKETA IRAKASLEA

Hauek dira egiaztapena lortzeko ezinbesteko baldintzak:

  • Gutxienez, 90 puntu lortzea, eta, horrez gain, 1. Atalean, 75 puntu eskuratzea. – Ikerkuntza-jarduerako hiru aldirekin pareka daitezkeen merezimenduak egiaztatzea; aldi horiek irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan egindako zehaztapenen arabera nahiz horri egindako aldaketen arabera aitortuko dira. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko. – Gutxienez, hiru doktoretza-tesi zuzenduta izatea; gutxienez, hiru ikerkuntza-proiekturen ikertzaile nagusi izatea; urtebetez, atzerriko unibertsitate batean doktoratu ondoko egonaldia egina izatea; edo kanpo-kontratuak lortzeko itzelezko gaitasuna duela egiaztatzea. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko.

 

IRAKASLE AGREGATUA

Egiaztapena lortzeko beharrezkoa da:

  • Gutxienez, 65 puntu lortzea; horrez gain, 2. Atalean 35 puntu eskuratzea, eta, 3 atalean, 10 puntu.
  • Ikerkuntza-jarduerako aldi batekin parekin daitekeen merezimenduak egiaztatzea; aldi hori irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan egindako zehaztapenen arabera nahiz horri egindako aldaketen arabera aitortuko da. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko.

 

IRAKASLE ATXIKIA

Egiaztapena lortzeko beharrezkoa da:

  • Gutxienez, 55 puntu lortzea, eta, horrez gain, 2. atalean, 25 puntu eskuratzea.
  • Argitalpenei dagokienez, eskatzailearen ezagutza-arloarekin lotutako kalitate handiko (JCR edo baliokidea) bi ekarpen, gutxienez, argitaratu izana egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko.

 

DOKTORE IKERTZAILEAK

Egiaztapena lortzeko beharrezkoa da:

  • Gutxienez, 85 puntu lortzea, eta, horrez gain, 2. atalean, 70 puntu eskuratzea.
  • Ikerkuntza-jarduerako bi aldirekin pareka daitezkeen merezimenduak egiaztatzea; aldi horiek irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan egindako zehaztapenen arabera nahiz horri egindako aldaketen arabera aitortuko dira. Baldintza hori ez da nahikoa izango, baina bai ezinbestekoa aldeko egiaztapena lortzeko.

 

DOKTORE-TITULUA DUTEN UNIBERTSITATE PRIBATUETAKO IRAKASLEAK

  • Egiaztapena lortzeko, gutxienez, 60 puntu lortu behar dira; horrez gain, 2. atalean 25 puntu eskuratu behar dira, eta, 3. atalean, 20 puntu.

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia