Irakasleak

Acreditación del PDI – Convocatorias

 

Preguntas Frecuentes

Eskaera

1. Noiz irekiko da hurrengo deialdiko eskaera epea?

2017ko urriaren 16an, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Gobernu Kontseiluak, doktore-tituludun ikertzaile, irakasle oso, ikerketa irakasle, irakasle agregatu, irakasle atxiki eta unibertsitate pribatuko irakasle doktoreen ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko DEIALDIA ONARTZEA ERABAKI DU. Eskaera bidaltzeko epea 2018ko otsailaren 1etik martxoaren 1era izango da. Aplikazio informatikoa 2017ko azaroaren 1ean zabalduko da.

2. Unibasq-en Egiaztapena eskaera bat egin badut. Aplikazio informatikoan berriro ere izena ematea beharrezkoa da?

2011ko deialdi orokorretik aurrera egiaztapena eskatu baduzu, ez da beharrezkoa berriro ere erregistratzea. Baldin eta eskaera-modelo bera betetzen baduzu, eta eskaera amaitu ez arren, aplikazio informatikoak, aurreko eskaeraren datuak iraultzeko aukera emango dizu.

3. Ebaluazio irizpideei dagokionez aurreko deialditik aldaketarik ba al dago?

Ebaluaziorako irizpideak 228/2011 Dekretuak ezarritakoaren arabera izango dira. Irizpide hauek 2017ko urriaren 17ko Unibasq-eko Zuzendariaren ebazpen bidez argitaratutako eta Aholku Batzordeak onartutako kontratatutako Irakasleak eta Ikerlariak ebaluatzeko eta akreditatzeko Protokoloan garatu dira.

Protokoloa

4. Ezagutza-arloan arabera, ebaluazio desberdinak egongo ote dira?

Eskaerak sei alor zientifikoekin bat datozen ebaluazio batzordeek balioetsiko dituzte: Zientzia Esperimentaleko Batzordea, Medikuntza eta Osasun Zientzietakoa, Irakaskuntza Teknikoetakoa, Gizarte Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Ekonomia Zientzietakoa, eta Giza Zientzietako Batzordea. Batzorde bakoitzak 228/2011 Dekretua eta Unibasq-eko Aholku Batzordeak onartutako eta 2016ko urriaren 13an Zuzendariaren ebazpen bidez argitaratutako protokoloa erabiliko dituzte, ezagutza eremu eta arlo desberdinen berezitasunak kontutan hartuz.

5. Merituen egiaztagiriak bidaliz gero baina eskaeran adierazten ez badira, ebaluazioan kontuan izango dira?

Ez, eskaeran (app.unibasq.org-etan) adierazten diren merituak eta zuzen egiaztatuta daudenak baino ez dira kontuan hartuko.

6. Eskaera itxiz gero aldaketarik egin dezaket? Eskaera betetzen hasi eta azken momentuan itxi nahi ez badut, zer egin dezaket?

Behin eskaera itxita ezingo da aldatu, beharrezkoa izango da ezabatzea eta eskaera berri bat egitea.

Betetzen hasitako eskaera bat itxi nahi ez den kasuan, EZ da AMAITU botoia sakatu behar. Sartutako datuak gordeko dira eta beste deialdi batean berreskuratu ahal izango dituzu.

Bestalde, figura desberdinetarako eskaera modelo bakar bat betetzen baduzu, Nire eskaerak atalera joan eta Gehitu / aldatu eskatuko dituzun figurak atala joan, benetan eskatu nahi dituzun figurak aukeratu dituzula ziurtatzeko.

7. Non aurki ditzaket tasen inprimakia eta ordainketa egiteko kontu zenbakia?

Eskaera bukatzen ez bada, hura ematea eta ordainketa egitea zentzurik ez duenez gero, Tasen inprimakia eta ordainketa egiteko kontu zenbakia behin eskaera amaituta agertzen dira.

8. Zer jarri behar dut kontzeptu moduan ordainketa egiterakoan?

Eskaera bakoitzearen espediente zenbakia eta izena + 1. abizena.

Adibidez: 1256 Alize Beitia.

9. Behin aplikazio informatikoan eskaera bukatuta, eskaera gauzatzeko beste pausoren bat eman behar al da?

Bai. Behin eskaera bukatuta tasetako inprimakia eta laburpen dokumentua (eskatutako irudi bakoitzeko kopia bat) inprimatu beharko duzu eta ordainketaren ziurtagiriarekin batera Unibasq-era bidali aukeratutako bidea erabiliz, beti ere eskaera epe barruan.

UNIBERTSITATEKO ERREGISTROA EZ DA ONARTZEN.

Eskaera gauzatzeko bide desberdinak:

 

10. Nola adierazi behar dut nire Irakaskuntza Jarduera?

Eskatzaileak irakaskuntza ataleko merituak ikasgaika adieraztea garratzitsua da. Datuak sartzeko orduan lana erraztuteko, merituaren kopia egiteko aukera dago, era honetan ikasgaia beste ikasturte batera luzatu ahal izango da. Horrela informazioa berdina baten baino gehiagotan sartu behar izatea saihestuko da.

AURREKO DEIALDIAREKIKO DESBERDINTASUNAK

Aurreko deialdietan “Irakaskuntza jarduera” atalean orduak edo kreditu kopurua adierazi zitekeen. Hemendik aurrera aplikazio informatikoak baliokidetasun kreditu kopurua bakarrik adierazten utziko du, beraz, eskatzaile bakoitzak beharrezkoa denean, baliokidetasuna 1 kreditu = ikasgelan emandako 10 irakaskuntza ordu direla kontutan hartuz aldaketa egin beharko du.

Eskatzaileak aurkeztutako irakaskuntza kalitatearen ebaluazioari dagokionez, dezimal bi duten zenbakiak bakarrik adierazi ahal izango dira, gutxieneko 3,5ekoa eta gehienekoa 5eko puntuazioa izanik. Irakaskuntza 0tik 10era ebaluatu bada, eskatzaileak aldaketa egin beharko du, emaitza biren artean zatituz.

Bestalde deialdi honetatik aurrera, irakaskuntza kalitatea ebaluatzeko, inkestez gain aplikazio informatikoan beste atal bat egongo da: “Jarduerako eta irakaskuntzan prestakuntzako ebaluazio positiboak”.

Atal honek Docentia, Eragin, Label edo bestelako programekin lotura du.

* Ikasketa-espedientearen batez besteko notaren baliokidetasun taula

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota 1-4 harteko tartean egongo da.

Ikasketa-espedientearen batez besteko notaren baliokidetasun taula:

 

Merituak

11. Zer dira ezinbesteko merituak?

Eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzeaz gain, Unibasq-ek erabili beharreko irizpideak onartzen dituen 228/2011 Dekretuan ezarrita datozen figura bakoitzerako ezinbesteko merituak izan behar da.

Ezinbesteko merituak.

12. Zer esan nahi du ikerkuntza-jarduerako hiru aldirekin pareka daitezkeen merezimenduak egiaztatzea; aldi horiek irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuan egindako zehaztapenen arabera nahiz horri egindako aldaketen arabera?

Seiurtekoekin pareka daitezkeen merituak egiaztatzea esan nahi du. Sei urtez behin Unibertsitateko irakasleek egindako ikerkuntza jarduera ebaluatu ahal izango da, baita aipaturiko aldian zehar garatutako ikerkuntza lanaren errendimendua ebaluatu ere, produktibitate-osagarri bat lortzeko.

OHARRA: EZ DA BEHARREZKOA IZANGO KALITATE HANDIKO BI EKARPENEKIN ETA SEIURTEKOEKIN PAREKA DAITEZKEEN MERITUEN EGIAZTAPENA AURKEZTEA “ARGITALPENEN” ATALEAN ADIERAZITAKOAREKIN NAHIKOA IZANGO BAITA

* Nola egiaztatu ditzaket ikerketa-proiektuak, kontratuak, taldeak eta sareak?

Ikerketa-proiektuak, kontratuak, taldeak eta sareak.

Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren kopia edo eskatzaileen lantaldeetako parte-hartzea ziurtatzen duen ziurtagiriaren kopia aurkeztuko da.

Ikertzaile nagusiak sinatutako ziurtagiriak ez dira ontzat emango.

* Ikerketa-irakasleen kasuan, emandako irakaskuntza kontutan hartuko da?

Bai, baina gradu-ondoko irakaskuntza bakarrik, hau da, Master eta Doktoretzan.

Irizpideak

13. Zer dira ekintzailetza-jarduerak?

Enpresa berri bat sortzeko jarduerak dira. “Spin-off” terminoak enpresa edo erakunde publiko zein pribatu batzuen barruan enpresa berriak sortzeko ideia adierazten du. Enpresa edo erakunde nagusi horiek inkubagailu gisa dihardute.

14 Zer da Web of Science edo WOS?

“Web of Science” (WoS) Thomson Reuters enpresaren plataforma bat da, web teknologian oinarritua. Jakintzaren edozein diziplinari buruzko zientzia-argitalpenen (zientifiko, teknologiko, humanistiko eta soziologikoen) bibliografia-datu, aipamen eta erreferentzien bilduma handi batez osatuta dago 1945. urteaz geroztik. Honako hauek biltzen ditu datu-base nagusietan: Web of Science, eduki-iturri gehigarriak web-baliabideekin eta argitalpenen materialarekin, kongresuak eta aktak (Proceedings), eta errendimendua ebaluatzeko tresnak (Journal Citation Report eta Essential Science Indicators).

WOS-a ebaluaziorako laguntza da baina ez du pareengatik egindako ebaluazioa ordezkatzen.

15 Zer da aldizkari indexatu bat?

Kalitate-irizpide jakin batzuk betetzen dituzten datu-baseetan txertatutako argitalpen bat da aldizkari indexatu bat. Hau da, aldez aurretik zehaztutako kalitate-irizpideei jarraiki egiten den hautespen-prozesu bat behar du. Gaur egun zientzia-aldizkariak ebaluatzeko gehien erabiltzen diren irizpideetako bat inpaktuaren faktorea da. Irizpide hori Institute of Scientific Information (ISI) institutuko Journal of Citation Reports (JCR) izenekoak zabaltzen eta aplikatzen du.

16 Argitalpen guztietan adierazi behar al da aldizkariaren inpaktu-indizea? Ba al dago hori eskaintzen duen datu-baserik Interneten?

Inpaktu indizea adieraztea oso garrantzitsua da. Zenbait jakintza-esparrutan, aldizkari indexatuak WEB OF SCIENCE plataformaren web-orrian kontsulta daitezke. Inpaktu-indizeei, aldizkari batek bere espezialitateko aldizkarien artean duen posizioari eta abarri buruzko informazioa lortzeko, zure unibertsitateko liburutegi-zerbitzuetara jo dezakezu.

Indizea zein den jakin ezean, ezezaguna delako agertzen ez dela adieraz daiteke testu-koadroan.

Aldizkarien kalitate adierazgarriek, haien alderdi desberdinei buruz dihardute: Inpaktu faktorea (FI), kategoria edo kategoria desberdinak non argitalpena adierazten den, bere kategoria barneko posizioa, Quartil-a, aipu-Kopurua.

Liburuen kasuan: argitaletxearen ospea, liburu batek jasotzen dituen aipu kopurua, etab.

17. Nola justifika dezaket proiektuetan kontratatu gisa parte hartu dudala (ez ikertzaile nagusi gisa)?

Ikertzaile nagusia ez bazara, unibertsitateak edo proiektuko arduradunak sinatutako kopia aurkez dezakezu meritua justifikatzeko. Kopia horretan, CVan sartutako datuak egongo dira jasota.

18. Kongresu batean, zer alde dago “Hitzaldia” edo “Komunikazio” baten eta “Hitzaldi gonbidatu” baten artean?

“Hitzaldia” edo “Komunikazioa” zientzialari baten proposamen bat da, Kongresuko Antolakuntza Batzordeak onartuta ala ez behar izan dezakeena. “Hitzaldi gonbidatua” terminoak, berriz, Antolakuntza Batzorde Zientifikoak aditu bat gonbidatu duela adierazten du.

19. Kongresu batean ahozko komunikazio bidez parte hartu badut, nola adierazi behar dut?

Kongresu batean, “hitzaldi” baten baliokidetzat hartuko da “ahozko komunikazio” bat.

20. Nola justifika ditzaket kongresuak?

Kongresuko aktarekin edo parte-hartze ziurtagiri batekin.

21. Zer urte hartu behar da kontuan aldizkari baten sailkapena adierazteko?

Meritu gisa adierazitako artikulua argitaratu den aldizkariari buruzko datuak adierazteko, artikulua argitaratu den urtea hartu behar da kontuan, edo, berriki argitaratutako artikuluen kasuan, urterik hurbilena.

22. Non sartu behar dira Kongresuetako Abstract izenekoak?

“Kongresuetarako komunikazioak” atalean.

23. Argitaratzeko ditudan artikuluak adieraz al ditzaket eskaeran?

Behin betiko onarpena duten argitalpenak kontutan hartuko dira, ziurtagiri batekin egiaztatuz gero.

24. Zeintzuk dira eskatzaileak aurkeztutako irakaskuntzaren kalitateari buruzko aldeko ebaluazioak?

Ikasleak egiten dituzten irakaskuntzaren kalitatea neurtzeko inkestei buruz ari da. Kasu honetan 5etik 3.5 baino puntuazio gehiago dituzten inkestak bakarrik hartuko dira kontutan.

Hau da, minimo honetara heltzen ez diren inkestak ez da beharrezkoa adieraztea, ez baitira kontutan hartuko.

Aplikazio informatikoak dezimal bat duten zenbakizko datuak bakarrik onartuko ditu. Aurreko deialdietako datuak errekuperatzen diren kasuetan, atal honetan datu hori aldatzea edo zuzentzea beharrezkoa izango da.

5aren gainean ez dauden ikasleak egiten dituzten inkesten kasuan, eskatzaileak emaitzak 0tik 5erako tartera aldatu beharko du.

Adibidez, inkestak 10en gainean direnean, aldaketa honela izango da:

7 -> 3.5

8 -> 4

9-> 4.5

10-> 5

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Administrazio Electronikoa

25. Administrazio elektronikoa aukeratzeak, nire ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko didatela esan nahi du?

Ez inola ere, administrazio elektronikoa aukeratuz gero jakinarazpenak plataforma digital baten bitartez egingo dira eta horretarako sinadura elektronikoa izatea beharrezkoa da.

26. Zer baldintza dira beharrezkoak administrazio elektronikoa erabiltzeko?

Sinadura elektronikoko ezagututako ziurtagiri bat izatea. (Jakinarazpen elektronikorako laguntza gida).

Erabiltzeko eta instalatzeko jarraibideak IZENPEren webguneko “Deskargatu Softwarea” eremuan daude.

27. Berraztertze-errekurtsoa posta elektronikoz bidali dezaket?

BAI, egiaztapena@unibasq.eus-era.

Aipaturiko posta-helbidetik hartu-agiria bidaliko da sarrera-zenbakia adieraziz. Honela eskatzaileak Unibasq-ek berraztertze-errekurtsoa jaso duela jakingo du.

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPERIK BA AL DAGO?

Bai, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

NON AURKEZTEN DA ETA NORI AURKEZTEN ZAIO BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA?

Aurkaratzen den egintza eman zuen organoari jarri ahal izango zaio errekurtsoa. Errekurtsoa Estatuko edota Autonomia Erkidegoetako Administrazio Orokorraren erregistroetako edozeinetan edo Unibasq-en posta arrunt bidez (San Prudentzio, 8, 01005, Gasteiz) edota posta elektroniko bidez (egiaztapena@unibasq.eus) aurkeztu ahal izango da.

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA BETETZEKO BEHARREZKO DATUAK:

  1. Errekurtsogilearen izen-abizenak eta identifikazio pertsonala.
  2. Errekurtsoaren xede den egintza eta aurka egiteko arrazoiak.
  3. Tokia, data, errekurtsogilearen sinadura, eta, hala badagokio, jakinarazpenak egiteko modua eta tokia.
  4. Administrazioaren zer organo, zentro edo unitateri zuzentzen zaion.
  5. Hala badagokio, xedapen espezifikoetan eskatutako gainerako berezitasunak.

BERRAZTERTZE ERREKURTSORAKO EREDUA

28. Nire ebaluazioaren emaitza webean edo posta elektronikoz kontsulta al dezaket?

Ebaluazioaren emaitza ez daiteke kontsulta webean ezta posta elektronikoz ere. Erabakiak interesatuei jakinaraziko zaizkie banaka hauek eskaeran aukeratu duten lekuan.

Bide telematikoa aukeratu duten eskatzaileek, www.euskadi.net/misgestiones bidez jasoko dituzte jakinarazpenak.