Egiaztapena — Irakasle eta Ikertzaileak egiaztatzeko 2020ko Ohiko Deialdiaren administrazio epeak etetzen dira

OHARRA:

Estatuko Gobernuak alarma egoera deklaratu duela kontuan izanik eta indarrena jarri duen Errege Dekretua kontuan izanik (Covid-19 birusak eragindako osasun arloko krisi egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua), Unibasq-ek jakinarazten du aipatutako Errege Dekretu horren hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak jarraituz eten egin direla Egiaztapena — Irakasle eta Ikertzaileak egiaztatzeko 2020ko Ohiko Deialdiaren administrazio epeak; epeen zenbaketa 463/2020 Errege Dekretu hori indargabetzen den unean hasiko da berriro. Era berean, Unibasq-ek jakinarazten du, salbuespenezko egoera delarik, administrazio epeen etete horrek eragina izango duela bai eskabideak formalizatzeko eta merezimenduen justifikazioa aurkezteko epean, eta baita deialdian baloratu ahalko diren merituak sartu ahal izateko. Hala nahi izanez gero, eskabidea itxi eta formalizatu duten eskatzaileek beren eskabidea berriz ere irekitzeko eskatu ahal izango dute, dagokion unean berriz ere formalizatzeko, egiaztapena@unibasq.eus helbidera mezu bat bidalita.