Irakasleak

Seiurtekoak – Deialdiak

 

Galdera Ohikoei Erantzuna

Prozedura

1.- Deialdi honetara nor aurkez daiteke?

Deialdi honen xedea lan-kontratu iraunkorra duten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ikerketa-jarduera ebaluatzea da, honako kategoria hauetan: Irakasle Oso, Irakasle Agregatu, Irakasle Lankide iraunkor, kontratu iraunkorra duten Doktore Ikertzaile eta kontratu iraunkorra duten Ikerketa Irakasleek. Halaber, lan-kontratuko bitarteko irakasleena ere, plaza iraunkorren batean aldi baterako lanean badaude eta lehiaketa prozedurara atera baino lehen.

UPV/EHUrekin 2019ko abenduaren 31an aurrez adierazitako kategorien batean kontratua daukaten pertsonek soilik izango dute ebaluazio hau eskatzeko eskubidea.

2.- Tarteak zenbat urtekoak izan daitezke?

Tarte bakoitzak gutxienez sei urte izan behar ditu.

3.- Zenbat tarte eska dezaket?

Nahi beste baina inoiz ez sei tarte baino gehiago. Gomendagarria da banan-banan eskatzea urteak galtzea saihesteko. Adibidez, bi tarteko ebaluazioa eskatzen badituzu eta lehenengoa negatiboa bada, urte horiek guztiak galdu eta ezin izango zenituzke berriro erabili.

4. - Bi tarte eskatzen baditut 2000-2005 eta 2006-2011 eta bakarrik 2006-2011 tarteko aldeko txostena lortzen badut, berriro ere aurkeztu dezaket eskaera 2000-2005 tarterako?

Ez, ezin da.

5.- 2000-2005 tartea eskatu eta kontrako txostena lortzen badut, berriro ere eska dezaket ebaluazioa 2000-2009, lehen aurkeztutako ekarpen berdinak errepikatuz eta besteren bat ordezkatuz?

Bai, lehen aurkeztutako 3 urte erabil daitezke.

6.-2007-2012 tartea eskatzen badut eta kontrako txostena lortzen badut, hurrengo urtean 2008-2013 tartea eska dezaket, lehen aurkeztutako ekarpen berdinak errepikatuz eta besteren bat ordezkatu?

Ez, 3 urte pasa beharko dira eta lehen eskatutako tartearen 3 urte aprobetxa dezakezu.

7.-Zein urtetik aurrera eskatu dezaket nire ikertzaile-karreraren ebaluazioa? (seiurtekoa)?

Nahi duzun urtetik aurrera. Kontuan izanik, ebaluatzeko eskatzen duzun tartearen lehenengo urtea zure ikertzaile-karreraren ebaluazioaren abiapuntua izango dela.  Adibidez: Ebaluatzeko eskatzen duzun lehenengo tartea 2005-2010 urteetako bada, ezin izango dituzu 2005 baino lehenagoko urteak aurkeztu ikerkuntza-jardueraren ebaluazio berri bat eskatzen duzunean.

8.- Ebaluazioaren inguruan zalantzak baditut, nora jo dezaket?

Posta elektronikoaren bitartez, osagarriak@unibasq.eus, gurekin harremanetan jar zaitezke edo Unibasq-eko web orrian dituzun telefonoetara jo dezakezu.

Eskaera

9.- Nire eskaera betetzeko zeintzuk dira bete beharreko urratsak?

Unibasq web orriaren bitartez deialdiaren loturan sartu. Honek bete beharko duzun CNEAIko aplikazio informatikora eramango zaitu. Lehenengo erregistratu, eta ondoren eskatzen zaizuna bete, (datu pertsonalak, ebaluatzeko tarteak, ekarpenak, CV, etab.).

10.-¿Nola bete behar dut nire eskaera?
  • Datu perstonalak.
  • Erakundea: UPV/EHU
  • Kidegoa: hitzarmena
  • Figura: Funtzionarioa ez dena edo dagokion figura
  • Kargu-hartze data: lehen kontratuaren data
11.- Non aurkeztu behar dut eskaera?

– Lehendabizi, CNEAIko aplikazio informatikoaren atal guztiak bete eta beharrezkoak diren artxiboak atxiki beharko dituzu.

– Behin eskaera aipatutako aplikazio informatikoan bete eta ixten denean, inprimaki bat sortuko da. Inprimaki hau eskatzaileak sinatu beharko du. Eskaera sinatzeko NAN agiri elektronikoa erabili beharko da derrigorrez. Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzaren erregistro telematikoaren administrazio elektronikoan (www.euskadi.eus) eskaera osatzeko erabili beharko du.

– Nahiz eta CNEAIko aplikazio informatikoan bete eta itxi, eskaera ez da baliozkoa izango egoitza elektronikoan epe barruan eta behar bezala ez bada aurkezten.

12.- Ebaluazio eskatzeko tasa bat ordaindu behar da?

Bai. Euskal Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio publikoei (1/2007 Dekretu Legislatiboa, 5/2017 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena aldatuta) buruzko Legea dela eta, irakasleak ikerketa-jarduerarako egindako ebaluazio eskabideak izapidetzeagatiko tasa 47,77 eurotan ezarriko da. Ordainketa kontu honetan egin beharko da, eskatzailearen NAN zenbakia adieraziz,  IBAN Kodea ES66 2095 0611 0091 1617 1060.

13.- Nola egiazta dezaket UPV/EHU-rekin adskripzioa?

Zerbitzu orriaren bitartez justifikatu behar duzu, hau 2019ko abenduaren 31ko datan eguneratuta egon behar da. Zerbitzu orriak eskatutako ebaluatzeko tarteren bat egiaztatzen ez badu, beste kontratuak, bekadun-egiaztagiriak edota lotura hori egiaztatzen duen dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Ekarpen bezala aurkeztutako urte bakoitzeko, Unibertsitatearekin edo beste zentro batekin gutxienez 8 hilabeteko harremana egiaztatu beharko da.

sa.

14.- Atxiki behar dudan zerbitzu orria non eskatu behar dut?

UPV/EHUko irakasleen errektoreordetzan eskatu beharko duzu, deialdia zabalik dagoen bitartean eguneratuta egon behar du, zerbitzu orria eguneratuta ez badago ez da kontuan hartuko.

Irizpideak

15.- Irakasle funtzionarioen ebaluazioa egiteko irizpideak eta batzordeak eta lan-kontratu finkoa duten irakasleenak berdinak dira?

Bai, berberak dira.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia