Unibasq-ek International Network for Quality Assurance Agencies in Higher Education (INQAAHE) erakundearen 14. Forum Biennalean parte hartu du, Bukaresten, Transforming Society: Social Reponsibility trough Quality Assurance of Tertiary Education izenburupean.

Unibasq-ek tailer bat eman du AQU Catalunyarekin batera “Sharing ideas and practices to enhance equity in Tertiary Education”. Bertan, unibertsitate mailako aniztasuna, ekitatea eta inklusioa hobetzeko ekintzak aztertu dira, parte-hartzaile guztien artean esperientziak trukatzea erraztuz, mundu mailako jardunbide egokiak ezagutzeko helburuarekin.