Uztailaren 13an eta 14an Unibasqek UPV/EHUko Udako Ikastaro bat antolatu zuen: ¿Qué hace una universitaria como tú en un trabajo como este?

Bertan unibertsitate eta enpresa munduaren adituak, euskal unibertsitateetatik etorritako ikasleak eta Unibasqeko kideak ere izan ginen. Kurtsoan zehar ikasleen lanpostuetarako sarbideari buruzko esperientziak eta ikuspuntuak partekatu genituen. Euskal unibertsitateen ordezkariekin, Fundación Novia Salcedoren ordelariekin, Tubacex enpresaren lankide batekin, Laborartorios A & B-ren kimikari batekin, Indexa Capital enpresaren fundatzailearekin eta Stefan Vörtler, Ostwestfalen-Lippe University of Applied Sciences unibertsitatearen ordezkariarekin hitz egiteko aukera aprobetxatu genuen.