Tituluak
Egiaztapena Berritzea
Programa honen helburua Euskal Unibertsitate Sistemaren gradu, master eta doktorego tituluak ebaluatzea da egiaztapena berritzeko.
Arau- Esparrua
Programa honen arau-esparrua:
- 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemarena.
- 822/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituena.
- 99/2011 Errege Dekretuaren testu bateratua, urtarrilaren 28koa, doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituena.
- 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.
- 274/2017 Dekretua, abenduaren 19koa, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa.
- Agindua, 2018ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gradu eta Masterreko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak kategorizatzen dituena.
- Agindua, 2025eko apirilaren 3koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena berritzeko deialdiaren epea ezartzen duena.
Programaren Dokumentazioa
- Gradu eta Masterreko titulazio ofizialak egiaztatzeko-baimentzeko, jarraipena egiteko, aldatzeko eta akreditatzeko gida (Unibasq, 2025eko urria)
- Unibertsitateko gradu eta master titulu ofizialen jarraipena eta egiaztapena berritzeko ebaluazio-protokoloa (REACU, 2022/03/02)
- Doktore-titulu ofiziala lortzeko doktoretza-programen jarraipena eta egiaztapena berritzeko ebaluazio-protokoloa (REACU, 2022/03/02)
Ebaluazio Batzordeak
Bisita Egiteko Panelak
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 6koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena; UPV/EHUko titulazio ofizialen egiaztapena berritzeko bisita panelaren kideak izendatzea xedatzen duena.
Titulazioak Ebaluatzeko Batzordea
Tituluak ebaluatzeko Batzordeak Egiaztatze-Baimentze, Jarraipen, Titulu ofizialen Egiaztapen Berritzea eta tituluen ebaluazioarekin harremana duten beste prozesuekin zerikusia duten gai guztien Unibasqeko ebaluazio organuak dira.
Tituluak Ebaluatzeko Batzordeak ezaguera eremueen arabera sailkatzen dira (Arteak eta Giza-Zientziak, Zientziak, Arkitektura eta Ingeniaritza, Osasun-Zientziak eta Gizarte eta Lege-Zientziak)
1.- Zientzietako Batzordea
Presidentea: Guillermo Reglero Rada
Idazkaria: Concepción Martínez Pérez
Batzordekide akademikoak: Ferrán Badía Pascual y Pedro Carrasco Sorli
Batzorkide ikaslea: Marta Fernández Buenestado
Batzordekide profesionala: Miriam Gómez Paccard
2.- Osasun-Zientzietako Batzordea
Presidentea: José Juan Jiménez Moleón
Idazkaria: María Loreto Macia Soler
Batzordekide akademikoa: María Luisa Ferrándiz Manglano
Batzordekide ikaslea: Ángela Ramos Salvachua
Batzordekide profesionala: Mercedes Jorquera Rodero
3.- Arkitektura eta Ingeniaritzako Batzordea
Presidentea: Ignacio Raúl Matías Maestro
Idazkaria eta batzordekide profesionala: Vanessa Morejón de la Iglesia
Batzordekide akademikoak: Miquel Casals Casanova y Juan Antonio Carral Pelayo
Batzordekide ikaslea: Amaia Vértiz Conde
4.- Arteak eta Giza-Zientzietako Batzordea
Presidentea: Carmen Galán Rodríguez
Idazkaria eta batzordekide profesionala: Rafael Llavori de Micheo
Batzordekide akademikoak: Jorge Fernández-López y Carmen Galán Rodríguez
Batzordekide ikaslea: Raquel San Mamés Albar
5.- Gizarte- eta Lege-Zientzietako Batzordea
Presidentea: María José Rodríguez Conde
Idazkaria: Salomé Goñi Légaz
Batzordekide akademikoak: Ismael Iván Blanco Fillola y Andreu Casero Ripollés
Batzordekide ikaslea: Jaime Piqueras García
Batzordekide profesionala: Nerea Barandiaran Suárez
Ebazpena, 2025eko abenduaren 9koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena.
Ebazpena, 2024ko irailaren 10ekoa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena.
Ebazpena, 2023ko ekainaren 14koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena.
Ebazpena, 2023ko martxoaren 29koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena.
Ebazpena, 2022ko azaroaren 25koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena.
Deialdia
Unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28 822/2022 Errege Dekretuak, bere 34.1 artikuluan hurrengoa jasotzen du:
Akreditazio instituzionala ez duten unibertsitate-zentroek beren unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena berritu beharko dute, autonomia-erkidego bakoitzak bere eskumen-eremuko unibertsitateei dagokienez ezartzen duen prozeduraren arabera. Prozedura hori Unibertsitate Kontseiluak ebatziko du, dagokion kalitate-agentziaren nahitaezko txosten loteslearen bidez, epe hauen barruan:
a) 240 kreditu dituzten graduko unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena, gehienez ere, sei urteko epean berritua izan beharko da, titulua ematen hasi den datatik edo aurreko egiaztapena berritu den datatik.
b) 300 edo 360 kreditu dituzten graduko unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena, gehienez ere, zortzi urteko epean berritua izan beharko da, titulua ematen hasi den datatik edo aurreko egiaztapena berritu den datatik.
c) Masterreko unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena gehienez ere sei urteko epean berritu beharko da, titulua ematen hasi den datatik edo aurreko egiaztapena berritu den datatik.
d) Doktoregoko unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapena gehienez ere sei urteko epean berritua izan beharko da, Doktorego programa hasi den datatik edo aurreko egiaztapena berritu den datatik.
Eskaera formalizatzeko epea: epea itxita.
Txostenak
Ebaluazio-txostenak Unibasq-en Behatokian daude eskuragarri. (Sartu arren goiko menuaren “Tituluak” atalean eta aukeratu kontsultatu nahi duzun maila eta titulazioa).


