Tituluak

 

UNIBASQen Kalitate-zigiluak

Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate-zentroek berariaz eskatu ostean Agentziak emandako borondatezko onespenak dira Unibasq-en Kalitate Zigiluak.

UNIBASQek emandako Kalitate-zigiluen edo aitortzen helburua da Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateei haien titulazioetako garrantzizko hainbat alderdi hobetzeko bidean laguntzea. Hortaz, aitortza horien helburu nagusia da Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek beren titulazioak hobetzeko bidean egindako ahalegina sustatzea eta piztea, eta bigarren helburua ahalegin hori gizartearen begietara nabarmenago egitea da.

UNIBASQen Kalitate-zigiluak Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate-titulazioetako alderdi jakin batzuetan zentratzen dira zehazki; hain zuzen ere, EAEko unibertsitate-politikaren arreta- eta hobekuntza-gunea osatzen duten alderdietan. Ildo horretan,besteak beste Graduko eta Masterreko unibertsitate-ikaskuntzen kategorizazioari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 27ko Aginduarekin lotuta dago UNIBASQen Kalitate-zigiluen programa.

Informazio gehiago


Duala

2017 urtean abian jarri zen programa honen helburua Graduko eta Masterreko titulazio-proposamenak ebaluatu eta zegokionean “prestakuntza dualaren edo Unibertsitatea-Erakundea ikas-ekinezko prestakuntzaren” aitorpena ematea zen. 822/2021 Errege Dekretua indarrean sartzean, kalitate-zigilu hori, aldi baterako, Errege Dekretu horren 22. artikuluak araututako Aipamen Dualarekin lotzen da, 822/2021 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren bigarren puntuak eragindako titulazio ofizialen kasuan izan ezik.

 

Ebaluazio Batzordeak
Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio Batzordea

Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio Batzordea Unibasqeko dual eta nazioarteko sigiluei eta Gradu eta Master Unibertsitate-irakaskuntza ofizialen kategoriei buruzko 2018ko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako bektoreekin zerikusirik dituzten gai guztientzako ebaluazio-organoa da.

Presidentea: Ferran Badia Pascual

Idazkaria: María Pilar Garces García

Batzordekide akademikoa: Javier Paricio Royo

Batzordekide Profesionala: Luis Jiménez

Batzordekide ikaslea: Alicia Presencio Herrero


EBAZPENA, 2022ko abenduaren 12koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena, Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea xedatzen duena, Unibasq- Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ekainak 28ko 2012/13 Legeak xedatzen duena betez.

Deialdia

Deialdia itxita.

 

Nazioartekotzea

Programa honen helburua da aurkeztutako Graduko eta Masterreko titulazio-proposamenak ebaluatzea, nazioartekotzeari dagokion onespena lortzeko.

Ebaluazio Batzordeak
Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio Batzordea

Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio Batzordea Unibasqeko dual eta nazioarteko sigiluei eta Gradu eta Master Unibertsitate-irakaskuntza ofizialen kategoriei buruzko 2018ko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako bektoreekin zerikusirik dituzten gai guztientzako ebaluazio-organoa da.

Presidentea: Ferran Badia Pascual

Idazkaria: María Pilar Garces García

Batzordekide akademikoa: Javier Paricio Royo

Batzordekide Profesionala: Luis Jiménez

Batzordekide ikaslea: Alicia Presencio Herrero


EBAZPENA, 2022ko abenduaren 12koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena, Bektoreetako (metodologia berritzaileak, nazioartekotzea eta erakundeekiko harremanak) Ebaluazio BatzordearenBatzordearen kideak izendatzea xedatzen duena, Unibasq- Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ekainak 28ko 2012/13 Legeak xedatzen duena betez.

Deialdia

Deialdia itxita.

Txostenak

UPV/EHU

Deustuko Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea

Oharra: Txostenak egin ziren jatorrizko hizkuntzan daude argitaratuta.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia