Datuen babesa – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak bere egitekoetan erabiltzen dituen datu pertsonalen babesa bermatu nahi du, eta, horregatik, atal honen helburua da herritarrei datu pertsonalen babesaren arloko informazio interesgarria eskaintzea, agentziaren esparruari dagokionez.
TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTROA
Agentzian pertsonalen arduradunei eskatzen zaien tratamendu-jardueren erregistroa sortu da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) jarraiki.
DATU BABESAREN GAINEKO ESKUBIDEAK EGIKARITU
Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu Unibasq-en edo tratamenduaren arduradunaren aurrean, Eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez.
Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin datuak babesteko ordezkariaren aurrean.