Instituzionala

 

AUDIT

 

Goi-mailako Hezkuntza Europar Esparruak (GHEE) eta Espainiako araudian izandako aldaketek ezartzen dutenez, ematen dituzten irakaskuntzekin zerikusia duten helburuak beren jardunean betetzen dituztela bermatu behar dute unibertsitateek, etengabeko hobekuntzaren bidean betiere. Horregatik, Kalitatea Bermatzeko Sistemak (KBS) eta politikak formalki ezarri behar dituzte eta denen eskura jarri. Horrekin guztiarekin bat, ANECA, AQU, ACSUG eta Unibasq agentziek AUDIT programa garatu dute, elkarrekin lankidetzan. Irakaskuntzen kalitatea bermatzeko orain arte egin diren jarduerak bateratzea xede duen KBS diseinatzeko jarraibideak ematea du helburu unibertsitate-ikastegiei zuzendutako ekimen honek. Jarraibideak ikastegientzat badira ere, unibertsitate osoari zuzendutako zehar-elementuak ere badaude (esate baterako, pertsonal akademikoari, baliabide materialei eta zerbitzuei dagokienez). Unibertsitateei kalitate-politika hauek garatzen laguntzeko, unibertsitateak ebaluatzeko agentziek xede hau lortzeko dokumentu batzuk sortu ditugu.

Programa zenbait fasetan garatzen da:

  • Unibertsitate zentroak KBS diseinatzea
  • KBSren diseinuak baliozkotzea
  • Ezarpena eta jarraipena
  • KBSren ezarpena ziurtatzea
KBSren diseinuak baliozkotzea

Fase honetan Unibasqek KBSren diseinua ebaluatzen du AUDIT programaren betebeharrak eta irizpideak betetzen dituen baliozkotzeko.

AUDIT programaren barruan ebaluatuta nahi izan duten unibertsitate zentroek dokumentazioa atalean dagoen eskaera eredua erabiliz egin behar dute ebaluazio eskaera. Dokumentazio atal horretan ere programaren fase honen informazio gehigarria aurki daiteke.


Informazio gehiago eta dagoen dokumentazioa ikusteko:

  • Diseinurako tresnak
  • Ebaluatzeko tresnak
KBSren ezarpena ziurtatzea

Hurrengo betebeharrak betetzen dituzten zentroek bere KBSren ezarpena ziurtatzeko eska dezakete:

  • AUDIT programaren irizpideei jarraiki diseinatutako eta Unibasq-ek aldeko ebaluazioa emandako KBSa izatea.
  • Ziurtapena eskatu baino lehen KBSa 6 hilabeteko gutxieneko ezarpena izatea.
  • Egresatuak dituen edo titulazioaren azkeneko urtean dauden ikasleak dituen titulazio ofizialak izatea.
  • Ziurtapen prozesuan adierazten diren lan-metodologia eta baldintzak bere osotasunean onartzea.

Unibertsitateak eskaerak honako helbidera bidali behar dituzte: info@unibasq.eus.

Eskaera aurkezteak deialdi honetan adierazten diren baldintzak onartzen direla esan nahi du.

Eskaerak bidaltzeko epea Unibasq eta unibertsitateen artean adostuko da. Unibasqek deialdi bakoitzean parte hartzen duten zentroen izenak web orrialdean argitaratuko ditu.

Erreferentzia dokumentuak (eranskinak laster euskaraz eskuragarri)

Akreditazio Instituzionalerako eta Kalitate Sistemen Ziurtapenerako Batzordea

Batzordeburua: Javier González Benito.
Batzordekide akademikoak:  María Paula Ríos de Deus, Mª Pilar Órtiz Calderón y Madalena Patrício.
Batzordekide profesionalak: Rafael Llavori de Micheo y Andy Tunnicliffe.
Batzordekide ikaslea: Markel Serrano Felipe.
Idazkaria: Jasmina Casals Terré.


Ebazpena 2022ko azaroaren 14koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena; Akreditazio Instituzionalerako eta Kalitate Sistemen Ziurtapenerako Batzordearen kide berriak izendatzea xedatzen duena

Ebazpena 2022ko azaroaren 14koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena; AUDIT Batzordearen kide batzuk kargutik kentzea xedatzen duena

 


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia