Instituzionala

BESTE PROGRAMA BATZUK

Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legean eta aplika daitekeen beste araudi batean ezarritako eskumenak erabiliz, Unibasq-ek hainbat motatako deialdi eta eskaerei dagozkien erakunde-mailako ebaluazioak egiten ditu bere batzordeen bidez. Jarraian, Agentziaren webguneko beste atal batzuetan adierazi ez direnak jasotzen dira.

Unibertsitatea + Enpresa Kalitate Zigilua edo Aintzatezpenerako proiektu pilotua Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateentzat

Proiektu pilotu hau Unibertsitatea+ Enpresa 2022-2026 II. Euskal Estrategiaren testuinguruan garatu zen, unibertsitateen eta enpresen, erakundeen eta beste entitate batzuen arteko harremaneredu integratzaileen garapena sustatzeko helburu nagusiarekin, eta hori guztia Unibertsitatea + Enpresa Kalitate Zigilua ebaluatzeko Protokoloan oinarrituta.  Unibertsitatea + Enpresa Kalitate Zigiluaren edo Aintzatespenaren bi deialdi pilotu egin ziren Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateentzat (bata 2023ko ekainaren 1etik azaroaren 30era eta bestea 2024ko ekainaren 1etik azaroaren 30era), eta ez zen horri buruzko txostenik edo aintzatezpenik egin.

Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu eta baimentzea

Aplikatu beharreko estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiaren arabera, Unibasq-ek unibertsitate eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu eta baimentzeari buruzko ebaluazioak egiten ditu.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia