Nazioartekotasuna

Nazioarteko lankidetza

 

Nazioartekotasuna alderdi ezberdinak dituen fenomenoa da. Izan ere unibertsitate bakoitzaren xedearen arabera nabarmen alda daiteke. Munduak bere interkonexioa mugen gainetik handitzen duen heinean, goi-mailako hezkuntzaren mugak zabaltzen dira. Euskadin badago hainbat motatako goi-mailako erakunde: tamaina, izaera (publiko eta pribatua), titulu eta titulazio mota, ikerkuntzari buruzko ikuspegi ezberdinekin…eta ezberdintasun guzti hauek bere nazioartekotasuna sustatzeko estrategia ezberdinak behar dituzte.

Unibasq-en 2016-2019ko Plan Estrategikoaren 3. ardatzean “Agentziaren Nazioartekotzea, Euskal Unibertsitate-Sistemari Laguntzeko” zenbait jarduera ezartzen da, bai euskal unibertsitateei bai agentzia berari gizarte eta nazioarteko proiekzio handiagoa lortzeko, hurrengoak nabarmenduz: nazioarteko sareetan eta proiektuetan parte hartzea; nazioarteko aholkularitza eta ebaluazio jarduerak sustatzea; eta euskal unibertsitateen kanpoko unibertsitateekiko harremanak erraztea.

Ildo beretik, Unibasq-en 2020-2023 Plan Estrategikoak 2. ardatz bat ezarri zuen: Proiekzioa eta ingurunearekiko harremana, zerikusia duten bi jarduera-ildorekin: Nazioarteko unibertsitate-eragileekiko lankidetza kudeatzea eta hobetzea (E2.01.02) eta nazioarteko beste kalitate-agentzia batzuekiko lankidetza hobetzea (E2.02.02).

 

ENQA

ENQA, Goi-mailako Hezkuntzaren Kalitatea Bermatzeko Europako Elkartea, Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Esparruko (GHEE) estatu kideen kalitatea bermatzeko erakundeak ordezkatzen duen erakundea da. ENQA-k goi-mailako hezkuntzaren kalitatearen esparruko europar lankidetza sustatzen du eta bere kideen eta interes taldeen arteko informazioa eta eskarmentua zabaltzen ditu praktika onak garatu eta partekatzeko eta era berean kalitatea bermatzearen europar dimentsioa sustatuz.

ENQA-ren eskubide osoko kidea izateko kanpo ebaluazioa gainditu behar da Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruan Kalitatea Ziurtatzeko Irizpide eta Jarraibideak (ESG) jarraituz. Irizpide eta jarraibide hauek kalitate, gardentasun, irizpide etiko eta jarduerak eta zerbitzuak era egokian egitearekin konpromisoa ezartzen dute.

2014ko ebaluazioa

2012. urtearen amaieran ENQA-n sartzeko eskaera formala egin zen. 2013an autoebaluazio-txostena egin zen eta adituen bisitaldia 2014ko otsailean izan zen.

ENQA-ko Zuzendaritza Kontseiluak Unibasqek bost urtez eskubide osoko kidea izateko betebeharrak betetzen zituela erabaki zuen 2014 irailean, bost urteko epealdia pasa ondoren kanpo ebaluazio berria egin behar izanez.

2018ko ebaluazioa

Unibasq bost urtetik behin kanpo ebaluazioa gainditu behar du. 2017. urtearen amaieran kanpo ebaluazioaren hausnarketa eta antolaketa prozesu berria hasi zen 2018. urriaren 28tik 31ra aditu taldearen bisita izanik.

EQAR
Kalitate Agentzien Europako Erregistroa (EQAR) ENQA-k, ESU-k, EUA-k eta EURASHE-k (kalitatea bermatzeko agentzien, ikasleen, unibertsitateen eta goi-mailako hezkuntzaren erakundeen ordezkariek, hain zuzen ere) sortu zuten 2008an Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatearen gardentasuna gehitzeko. EQAR Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Esparruan (GHEE) lan egiten duten kalitatea bermatzeko agentzien erregistroa da, agentzia hauek fidagarri, konfiantzazko eta sinesgarritzat hartzen dira.

2014ko azaroaren 29an Unibasq EQAR erregistroan onartua izan zen, erakunde honek Agentziak bere jarduerak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruan Kalitatea Ziurtatzeko Irizpide eta Jarraibideak (ESG) jarraituz garatzen dituela behin egiaztatuta. 2019ko azaroaren 5ean Unibasqek bere EQAR erregistroa berritu du.

ECA
Goi-mailako Hezkuntzan Europar Egiaztapen Partzuergoa (ECA) 2003an sortu zen, erakundearen kide diren kalitate agentziek egindako egiaztapenak elkar onartzeko oinarrizko helburuarekin. Era berean ECA-k goi-mailako hezkuntzaren gaietan praktika onen elkartrukea eta elkarrengandik ikastea ahalbidetzen ditu.

ECA-ren kide diren agentzien ordezkariek aukera dute zenbait gaietan dauden lan-taldeen jarduera eta bileretan parte hartzeko: elkar onartzea eta baterako programak, erakundeen egiaztapena eta auditoretzak, edo elkarregandik ikastea eta praktika hobeak. ECA-ren kideek ere elkarteak koordinatutako europar proiektuetan parte har dezakete, baita aldizka antolatutako zenbait jardunaldi, mintegi eta hitzalditan.

Unibasq ECA-ren kidea da 2015eko abendutik.

ECA Barometer

INQAAHE

INQAAHE (The International Network for Quality Assurance Agencies in Higher Education) goi-mailako hezkuntzaren kalitatea bermatzeko teorian eta praktikan aktiboak diren erakundeen mundu mailako elkartea da. Bere kide gehienak kalitate agentziak dira, nahiz eta sarearen barruan ere, kide elkartu bezala, goi-mailako hezkuntzaren kalitatearen bermean interesaturik dauden beste erakunde ere egon daitezke.

Unibasq INQAAHE-ren kidea da 2013ko urtarriletik eta 2020ko azarotik INQAAHEren Kalitatea Bermatzeko Jardunbide Egokien Gidalerroekin (Guidelines of Good Practice in Quality Assurance) bat dator: https://www.inqaahe.org/ggp-aligned-agencies.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia