Ikerketa Ebaluazioa

Ikerketa Jardueren Ebaluazioa

Unibasq-ek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako (I+G+B) hainbat deialdiren ebaluazioan laguntzen du. Zenbait kasutan Agentziak lan hori, I+G+b arloko jarduera sustatzeko eta ebaluatzeko erreferentziazko beste eragile batzuekin lankidetzan egiten du.

Unibasq-ek ebaluazioak nazioarteko metodologien eta kalitate-estandarren arabera egiten ditu.  Horretarako, Agentziak kanpoko irakasle eta ikertzaile espezializatuen laguntza izan ohi du koordinazio zein ebaluazio lanak egiteko. Laguntza-deialdiek ezarritako ebaluazio-irizpideak jarraituz egiten ditu Agentziak ebaluazioak, beti ere ebaluazio-alor honetan ezarri ohi diren ebaluazio-printzipio eta -estandar orokorrak aintzat hartuta; besteak beste, espezializazio, esperientzia, independentzia eta objektibotasun printzipioak aintzat hartuta, hain zuzen ere.

Unibasq-ek, besteak beste, I+G+B arloko jarduera eta laguntzen deialdi hauek ebaluatu ditu:

  • Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak (2024).
  • Ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kontura (2024).
  • UPV/EHUn prestatzen ari diren ikertzaileak kontratatzeko deialdia (2024).
  • UPV/EHUko Ikertzaile Doktoreak Hobetzeko Doktoratu Ondoko Programaren deialdia (2024).
  • UPV/EHUko ikerketa-taldeentzako laguntzen deialdia (2024).
  • Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak (2022).
  • UPV/EHUko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea ikerketa-proiektuen deialdia (2020, 2021, 2023 eta 2024).
  • Euskampus Resilencia Covid19 ikerketa-proiektuen programa (2020).
  • Euskalit- Quality Innovation (edizio guztiak 2013tik 2024ra).

 

Dokumentazioa

Ikerketa-jarduerak ebaluatzeko protokoloa (Laster eskuragarri)

Ebaluazio Organoak

Ikerketa Ebaluatzeko Batzordea ikerketa-jardueren ebaluazioarekin zerikusia duten gaietarako Unibasq-en ebaluazio-organoa da. Ikerketa-jarduerak ebaluatzeko protokoloaren arabera lan egiten duen batzordea da. Honako osaera hau du:

Arte eta Giza Zientzietako kidea:
Mª Luz López Terrada and, INGENIO (CSIC – Universitat Politècnica de Valencia), CSICeko ikertzaile zientifikoa.

Osasun Zientzietako kidea:
Carmen Álvarez Lorenzo and., Universidad de Santiago de Compostela (USC)-ko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoan katedraduna.

Zientzia Esperimentaletako kidea:
Inés María Antón Gutiérrez and., Ikertzailea Bioteknologiaren Zentro Nazionalean.

Gizarte eta Lege Zientzietako kidea:
Oscar David Marcenaro Gutiérrez jn., Universidad de Málaga-ko Ekonomia katedraduna.

Ingeniaritza eta Arkitekturako kidea:
Luis Martínez López jn., Jaengo Unibertsitateko Informatikako katedraduna.

 Ebazpena 2025eko azaroaren 11koa,  Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; Batzordearen kide batzuk kargutik kentzea eta Batzordeen kide berriak izendatzea xedatzen duena.

 Ebazpena 2025eko irailaren 1ekoa,  Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; Batzordearen kide batzuk kargutik kentzea eta Batzordeen kide berriak izendatzea xedatzen duena.

 

Emaitzak

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia