Instituzionala

DOCENTIA

Unibertsitateko Irakasleen Irakaskuntza Jarduera Ebaluatzeko Laguntza Programa (DOCENTIA) ANECAk garatutako programa da, hezkuntza-erakundeei unibertsitateko irakasleen irakaskuntza-jardueraren kalitatea kudeatzeko eta horien garapena bultzatzeko mekanismo propioak garatzen eta aplikatzen laguntzeko. Unibasqek, beste agentzia batzuekin batera, programa hori diseinatzen eta eguneratzen lagundu du. Aipatu programa horrek Euskal Unibertsitate Sistemako (EUS) unibertsitateen garapen instituzionala du.

DOCENTIA programak erreferentziatzat hartzen ditu European Association for Quality Assurance in Higher Education (ENQA) erakundeak Goi Mailako Hezkuntzako Europako Esparruan Kalitatea Bermatzeko Irizpideak eta Jarraibideak dokumentuan emandako irizpideak eta jarraibideak. Halaber, programa diseinatzean kontuan hartu dira langileen ebaluazioaren arloan nazioartean aintzatetsita dauden erakundeek ezarritako estandarrak; hala nola, The Personnel Evaluation Standards, The Joint Commite of Standards for Educational Evaluation komiteak prestatutakoak.

Unibasqek EUSko unibertsitateek garatutako irakaskuntza-jardueraren ebaluazio-ereduen ebaluazioa, segimendua eta ziurtapena egiten du, ANECArekin sinatutako lankidetza-hitzarmen batean oinarrituta. Horretarako, ANECAren dokumentazioa erabiltzen da, eta, agentzia horrekin batera, DOCENTIA Programaren Ebaluazio Batzorde bat izendatzen da. Batzorde horrek programaren faseei dagozkien ebaluazio-txosten teknikoak egiten ditu, kide anitzen artean.

ANECAren DOCENTIA programak honako fase hauek ditu:

l. fasea: Irakaskuntza-ebaluaziorako eskuliburuak diseinatzea eta ebaluatzea

Goi-mailako hezkuntza-erakundeek DOCENTIA programak proposatutako ereduan oinarritutako ebaluazio-programa aurkeztuko dute. Fase honetan, Unibasqek ebaluazioa gauzatzen du, DOCENTIA ereduaren zehaztapenak eta irizpideak betetzen direla ziurtatzeko.

ll. fasea: Ezarpena eta jarraipena

Eskuliburuen aldeko ebaluazioa egin ondoren, erakundeek horien erabilera ezarriko dute, modu esperimentalean. Erakundeek urteko txostena prestatuko dute, aldeko ebaluazioa jaso duen eskuliburuaren ezarpenaren jarraipenarekin. Unibasqeko DOCENTIA batzordeak hobetzeko proposamenak egin ditzake, edo ziurtagiria eskatu ahal izan aurretik hobetu beharreko alderdiak adierazi.

III. fasea: Ziurtapena

Irakaslana ebaluatzeko eskuliburuak modu esperimentalean aplikatu ondoren, eta jarraipen fasea gainditu ondoren, erakundeek beren ebaluazio prozeduren ziurtagiria eskuratu ahal izango dute. DOCENTIA programaren ziurtagiriak bost urteko balioa du. Urte horien ondoren, erakundeak berritu ahal izango du, beti ere berriz ziurtapen-prozedura beteta.

 

Programaren Dokumentazioa

Programaren dokumentazioa esteka honetan kontsulta daiteke.

Ebaluazio-organoak

DOCENTIA Programaren Ebaluazio Batzordea, Programaren faseei dagozkien ebaluazio-txosten teknikoak kide anitzeko moduan prestatzen dituenak, honako hauek osatzen dute:

  • Batzordeburua: Gregorio Rodríguez Gómez
  • Batzordekide akademikoa: Cristina Guilarte Martín-Calero
  • Batzordekide akademikoa: Miguel Santamaria Lancho
  • Batzordekide ikaslea: Clara Isabel Urbán Martín
  • Idazkari teknikoa: Idoia Collado Arrúe

Ebazpena 2022ko otsailaren 1ekoa,  Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; DOCENTIA Batzordearen kide batzuk kentzea eta beste kide berri batzuk izendatzea xedatzen duena.

Ebazpena 2021ko apirilaren 14koa,  Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; DOCENTIA Batzordearen kide batzuk kentzea eta beste kide berri batzuk izendatzea xedatzen duena.

Ebazpena 2021ko urtarrilaren 20koa,  Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; DOCENTIA Batzordearen Batzordeburua kentzea eta izendatzea xedatzen duena.

 

EUSeko unibertsitateek eskuragarri duten informazioa
Emaitzak

UPV / EHU

 

Deustuko Unibertsitatea

 

Mondragon Unibertsitatea

Entitate ziurtatuen erregistroa

ANECAk DOCENTIA programan ziurtagiria eskuratu duten unibertsitateen erregistro nazionala gordetzen du.

Hemen kontsultatu daiteke.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia