Otsailaren 15ean Eva Ferreirak, Unibasqeko zuzendariak, mintegi bat eman zuen 2018ko EURIE, Eurasia Higher Education Summit, ekitaldian Istanbulen.
Mintegiaren izenburua “European Perspectives in Higher Education Funding and Quality Assurance” izan zen eta bertan Eva Ferreirak mundu osoko nazioarteko partehartzailekin, arduradun akademiko, dekano, zuzendari, ikasle aholkulari eta berrikuntza, ikerkuntza eta goi-mailako agentzia publiko, bere hitzaldia partekatu zuen.
Hasteko 1999ko Boloniako Deklarazioa oinarri hartuta Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Kalitatea Ziurtapenaren historia aipatu zuen, kalitatea ziurtapenaren indargune aipagarrienak nabarmenduz: tituluen errekonozimendua, agentzien kredibilitatea eta elkarrenganako konfidantza eta errekonozimendua.
Era berean, ENQAren 2016-2020ko plan estrategikoak gardentasuna, independentzia, elkarkidetza eta zuzentasuna lortzea duela helburu azpimarratu zuen, etorkizunean goi-mailako hezkuntzarako akordio politko indartsuagoa, prozedura sinpleagoak, ezberdintasun eta irizpide orokorren arteko oreka eta ikaskuntza duala sartuz agentzien rol nabarmenagoa sortuz.