Euskalit-ek ezarritako prozedurari jarraituz eta Unibasq-ek kanpoko kontrastea aurkeztu ondoren, 2017ko abenduaren 21ean, Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen Euskalit Fundazioak Unibasq Agentziari Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eman zion.
Txostenean adierazten diren puntu nabarmenenak, prozesuen kudeaketa sistemaren hobekuntza, langileen berrantolaketa eta sendotzea, eta epe labur eta erdiko helburu batzuen finkatzearekin erlazionatutakoak dira.
Halaber, Euskalit-ek aurkeztutako azken txostenean, berrikuntzan eta inpaktu sozial handiago bat lortzeko informazioaren kudeaketan etengabeko hobekuntzarako bidean jarraitzeko gonbidapena egiten du, baita Unibasq-eko jarduera bere pareko agentziekin konparatzera ere.