I Nazioarteko Biltzarra “Unibertsitate Formakuntza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan”, ekainaren 17an egin zen UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan.

Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, eta Nekane Balluerkak, UPV/EHUko Errektorea, saioa ireki zuten, Frédéric Sauvageri FORMASUP Nord Pas de Calais-eko Zuzendaria, eta Bend Bachert, DHBW Mosbach-ko Teknologiako zuzendari akademikoari hitza ematen, Frantziako eta Alemaniako esperientziei buruz hitz egiteko.

Ondoren, Iñaki Amianok, GISMAko Zuzendari Komertziala eta Javier Gamazok, RPK s.COOP-eko Zuzendari Industrialak, enpresen bizipenak azaldu zituzten.

Atsedenaldiaren ondoren, Nerea Barandiaran eta Diego Roussel, dualeko ikasleen eskutik mahai ingurua antolatu zen.

Jarraian, Agustin Erkiziak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreodea eta Ferran Badíak, Lleidako Unibertsitateko Errektoreordea, dual formakuntzarako oraingo eta etorkizunerako gidalerroak eman zituzten, Unibasqeko zuzendaria, Eva Ferreirari hitza emanez, formakuntza dualaren kalitatea eta  bere markoari buruz hitz egiteko.

Kongresua arratsaldean itxi zen komunikazioak aurkeztuz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren, Markel Olano, itxierarekin.

Ikusi programa