Eva Ferreira, Unibasqeko Zuzendaria, eta Eva Fernandez de Labastida, Proiektuen eta Nazioartekotzearen Arduraduna, Unibasqeko ordezkari gisa Goi Hezkuntza eta Formakuntzarako Kalitate Agentziak (EKKA) antolatutako ENQA Kideen 9.Foroan, apirilaren 25-26 bitartean Tallinnen, Estonia, izan ziren.
Programak bi analisi saio izan zituen, Parte-hartzaileek 20-25 pertsonako taldeetan banatuta; lehenengo saioan, ENQA kideen agentziak egindako sendotasunak, ahultasunak, hobekuntza-aukerak eta arriskuaren analisiak identifikatzen aritu ziren, eta bigarrenean ENQAren estrategia berriak proposatzen. Eva Ferreirak, ENQAren Presindenteordeak, ENQAren 2021-2025 Plan Estrategikorako lan talde bat koordinatu zuen.