ACPUA, Aragoiko Unibertsitate Prospektiba eta Kalitate Agentziak, pasa den apirilaren 10ean, Zaragozan, Unibertsitate Kalitatearen ACPUA Mintegia aurkeztu egin zuen. Bertan, AEQESeko Cathy Duykaertsek bere agentziaren zeharkako analisiak aurkeztu zituen, Agentziek unibertsitate irakaskuntzen etorkizunerako ezagupen baliogarriak nola sortzen dituzten buruzkoak.
AEQES Belgika barruan dagoen Wallonie-Bruxelles Federazioaren arloan lan egiten duen unibertsitate kalitatea bermatzeko agentzia da.
Mintegira agentzia ezberdinen kideak etorri ziren, haien artean, Unibasq, unibertsitateen ordezkariak eta ikasleak.