Gaur Oihaneder Jauregian Euskaraldia ekimenean entitate sustatzaile izango direnen agerraldia izan da, hauen artean Unibasq. 80tik gora entitatek eta eragilek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin honezkero. Inertziak astintzeko, ohiturak aldatzeko eta euskaraz bizitzeko asmoz Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra Unibasqeko langile euskaldunak Belarriprest edo Ahobizi izango gara.