Eva Ferreirak, Unibasq-eko Zuzendariak, Universidad Internacional Menéndez de Pelayok antolatutako Uda Ikastaroan parte hartu du: “La acreditación institucional, un reto del sistema universitario español” jardunaldian.

Unibasq joan den uztailaren 24an “La acreditación institucional, un reto del sistema universitario español” jardunaldian izan zen. Eva Ferreirak, Unibasq-eko Zuzendariak, “Hoja de ruta para la acreditación de centros” mahai-inguruan parte hartu zuen José Arnáez ANECA-ko Zuzendariarekin, Martí Casadesús AQU Catalunya-ko Zuzendariarekin, Francisco Garcia DEVA-ko Zuzendariarekin eta Federico Morán jardunaldiaren antolatzaile eta Madri+d Fundación para el Conocimiento-ren Zuzendariarekin batera.

Informazio gehiago.