Aurten, lehenengo aldiz, Unibasq Bikain ziurtagiria lortzeko deialdira aurkeztu zen. BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.

Orotara jarduera ekonomiko desberdinetako 35 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 16-k goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dute; 17-k tartekoa den zilarrezkoa eta 2-k oinarrizkoa. Unibasq-ek zilarrezko ziurtagiria eskuratu zuen, bere lantalde osoaren ahaleginei esker, bereziki, Unibasq-en Euskara Bartzordearen euskarriari esker.

Unibasq-en aldetik, Eva Ferreira izan zen ordezkaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu dituzte abenduaren 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian egin den banaketa ekitaldian.

Guztira, Bikain ebaluazio klubean 666 pertsona daude, sektore eta lan alor desberdinetakoak. 2008tik egundaino 348 erakundek jaso dute ziurtagiria, eta guztira 65.000 langile inguru dituzte enpresa horiek.