Unibasq-eko zuzendariak, Eva FerreiraK, pasa den azaroaren 22an Berdintasuna Euskadiko Fundazioetan gaiari buruzko lan-jardunaldi batean hartu zuen parte.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Bozeramaile Josu Erkorekak Euskadiko fundazioetako berdintasunari buruzko lan-jardunaldia inauguratu zuen, “¿Participan las mujeres en los órganos de decisión de las entidades sin ánimo de lucro?” izenekoa (“Parte hartzen al dute emakumeek irabazi-asmorik gabeko erakundeen erabaki-organoetan?”). Jardunaldi horretan, ospe handiko hiru txostengile izan ditugu: Eva Ferreira,Unibasq-eko zuzendaria, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomia Aplikatuko katedraduna, Cristina Escribano, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko (UCLM) Toledoko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateko Merkataritza Zuzenbideko irakasle titularra, eta Elena Leiñena, UPV/EHUko Merkataritza Zuzenbideko irakaslea.

Informazio gehiago