Otsailaren 8an Bilboko Euskalduna Jauregian Quality Innovation Award nazioarteko sari banaketa ospatu zen. Ekitaldi honetan, Euskalitek antolatutakoa, Unibasq-ek  Berrikuntza eta Ikasketari buruzko mahai-ingurua antolatu zuen.

Eztabaidarekin hasi aurretik, Heli Mattisenek, Estoniako Kalitate Agentziaren Zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko Aitor Lizarrak, Cruces BHI-ko Begoña Marquések  eta Ikaslaneko Samuel Triguerok gai honen inguruko ikuspuntu ezberdinak azaldu zituzten. Eztabaidatuak izan ziren gaien artean, erakundeek eta langileek berrikuntzaren aurrean dituzten jarrera uzkurra azaldu zen.

Eva Ferreira, Unibasq-eko Zuzendaria, moderatzaile lanetan aritu zen.

 

Hezkuntza sektoreko berrikuntza kategorian Colegio Vizcayak Award saria jaso zuen. Bestalde, OSAKIDETZAk Prize saria jaso zuen sektore publikoko berrikuntza kategorian.

Sari hauek Cristina Uriartek, Hezkuntza Sailburuak, eta María José Múgicak, Osakidetzako Zuzendariak, banatu zituzten, eta itxiera, Beatriz Artolazabalek, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuak egin zuen.

Guztira, 8 kategorietan 16 sari banatu ziren, Txina, Finlandia, Espainia, Estonia, Letonia, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Euskadiko erakundeen artean.

Argazki guztiak