REACU osatzen duten unibertsitateko kalitate-agentziek  ─UNIBASQ bertako partaide izanik─ Manuel Castells Unibertsitate Ministroarekin batzartu dira gaur. Unibasq-en izenean Iñaki Heras zuzendariak parte hartu du ANECAko zuzendari den Mercedes Siles-ek koordinatu duen bileran. Gai-zerrendan puntu bakarra izan du bilerak: “2020/2021 ikasturteko kalitatearen ebaluazioaren balorazioa”. Agentzia bakoitzeko zuzendariek beren jarduera-eremuan hartu diren eta aurreikusi diren neurriak azaldu dituzte. Bilera amaitzean, REACUko unibertsitateko kalitate-agentziek hurrengo komunikatua (gaztelaniaz) adostu dute.