Unibasq-ek urriaren 18an eta 19an antolatu den ENQA-ren Batzar Nagusian parte hartu du Astanan, Kazajistan-en. Aurten Eva Ferreira, ENQA-ren Kontseiluko kidea, eta Eva Fernandez de Labastida, Nazioartekotze eta Proiektuen arduraduna bertaratu dira. Azken honek bi poster aurkeztu ditu: bat irakaskuntza dualari buruzkoa eta beste bat ImpEA (Implementation of the European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes) proiektuaren barnean titulu elkartuen kalitatea ziurtatzeko ikuspegi Europarraren ezarpenari buruzko txostenaren ondorioen inguruan.

Aurtengo batzarraren antolatzailea Independent Agency for Quality Assurance in Education (IQAA) (Kazjistaneko Hezkuntzan Kalitatea Ziurtatzeko Agentzia Independientea) izan da eta Europako Goi-mailako Hezkuntzaren arloko aurrerapenei buruz eztabaidatu da.

Ikusi programa