Unibasqeko Zuzendaria Eva Ferreirak eta Progamen Arduraduna Idoia Colladok agenda betea izan dute urriaren 8tik- 11ra Txilera egindako bisitan. Nazioarteko jardueren artean, Txileko Aconcagua Unibertsitatea bisitatu dute kalitatea bermatzeko elkarlaneko lan-egitasmo bat koordinatzeko asmoz. Helburu honekin, Txileko Egiaztapen Nazio-Komisioarekin (CNA) elkartu dira.

 

Bestalde, Aconcagua Unibertsitatearen Zuzenbide ikasketen Nazioarteko Egiaztapen-prozesuari hasiera eman zaio; Unibasqek izendatu eta Eva Fernández de Labastidak (Proiektuen eta Nazioartekotzearen Arduraduna) kudeatu duen Bisita-panelak Zuzenbidea irakasten den Aconcagua Unibertsitatearen egoitza ezberdinak bisitatu zituen.

Beste argitalpenak