Europako Batzordeak uztailaren 9an argitaratu zuen 24 ‘Europako Unibertsitate’ berrien zerrenda. Aliantza estrategikoak dira, unibertsitateen nazioartekotzean aurrera egiteko eta ikasleei Europan ikasteko malgutasun handiagoa ahalbidetzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateak 9 unibertsitate biltzen dituen ENLIGHT proiektuan parte hartzen du: Ganteko Unibertsitatea (Belgika), Bordeleko Unibertsitatea (Frantzia), Bratislavako Comenius Unibertsitatea (Eslovakia), Galway Irlandako Unibertsitate Nazionala (Irlanda), Gotingako Unibertsitatea (Alemania), Groningako Unibertsitatea (Holanda), Tartuko Unibertsitatea (Estonia), Upsalako Unibertsitatea (Suedia).

Deustuko Unibertsitateak UNIC proiektuan parte hartzen du Erasmus University (Roterdam), Koc University (Istanbul), Ruhr University Bochum, University College Cork, University of Liège, University of Oulu (Finlandia) eta University of Zagreb-ekin batera.

Unibasq-ek bi erakundeak zoriondu ditu lorpen horrengatik, eta bere babesa eskaini du erronka handi honetarako, Europako Batzordearen “Europako Unibertsitateen” ekimenerako.