AKKORK agentziak (Goi-mailako Hezkuntzan eta Lanbide garapenean Kalitatea Ziurtatzeko Agentzia) Unibasqeko Zuzendaria eta ENQAren presidenteordea den Eva Ferreira gonbidatu zuen ENQA ordezkatzera Nazioarteko Konferentzia batean, Hezkuntzaren prospektiba: Egiaztapen loteslea vs. Askatasun akademikoa izenekoa.

Konferentzia martxoaren 20tik 22ra arte egin zen Moskun eta bertan Eva Ferreirak ENQAk gai honen inguruan duen bisioa eta misioa, baita Bolonia prozesua hasi zenetik Kalitatea Ziurtapenean eman den eboluzioa azaltzeko aukera izan zuen. Horrez gain, Unibasqek bere sorreratik 2005ean izan dituen emaitzak partekatu zituen.