Barne-Antolakuntza
Ebaluazio batzordea
Ikerketa ebaluatzeko batzordea
Ikerketa Ebaluatzeko Batzordea ikerketa-jardueren ebaluazioarekin zerikusia duten gaietarako Unibasq-en ebaluazio-organoa da. Ikerketa-jarduerak ebaluatzeko protokoloaren arabera lan egiten duen batzordea da. Honako osaera hau du:
Arte eta Giza Zientzietako kidea:
Mª Victoria Escribano and., Zaragozako Unibertsitateko Antzinako Historiako Katedraduna.
Osasun Zientzietako kidea:
María Jesús Sanz Ferrando and., Farmakologiako katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
Zientzia Esperimentaletako kidea:
Hermann Suderow jn., Materia kondentsatuaren Fisikako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Gizarte eta Lege Zientzietako kidea:
Jordi Surinach jn., Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedraduna.
Ingeniaritza eta Arkitekturako kidea:
Mª Henar Miguélez Garrido and., Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko katedraduna.
Ebazpena 2021ko uztailaren 21ekoa, Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Zuzendariarena; Batzordearen kideak izendatzea xedatzen duena.