ECAren, European Consortium of Accreditation, barometroa argitaratu berri da, non nazioarteko hainbat adituk goi-mailako hezkuntzaren egungo panoramaren hainbat alderdiri buruzko gogoeta egiten duten.
ECAren barometroaren helburua kalitatea bermatzeko erreferente bihurtzea da, Europako hainbat kalitate-agentziaren ikuspegiak eskainiz. Agentzia horien artean dago Unibasq, 2015az geroztik ECAko kidea dena eta Eva Fernández de Labastida nazioartekotze-arduradunak proiektu honetan parte hartu duena.