Unibasq-ek European Quality Assurance Forum-en (EQAF) parte hartu du Twente Unibertsitatean (Herbehereak), azaroaren 14tik 16ra, EQAFen programaren batzordeko kide gisa, ENQAren ordezkari bezala. Batzordea arduratzen da gaia erabakitzeaz, saioetako kontzeptuak garatzeaz, hizlariak identifikatzeaz, Fororako ekarpenak hautatzeaz, eta saio batzuk aurkezteaz ere. Batzordea ENQA, EUA, EURASHE eta ESUko ordezkariek eta aholkulari akademiko independente batek osatzen dute.

EQAF 2024 Derfel Owen-en “Quality across the missions: mission impossible or mission accomplished?” osoko bilkurarekin hasi zen. Bi egunez eztabaida biziak izan ziren unibertsitateen hiru misioei eta horien arteko konexioei buruz, adimen artifiziala, ESG-en eguneratzea edo ikerketaren kalitatearen bermea barne. Programa amaitzeko, Ellen Hazelkorn irakasleak “Beyond the three missions: HE for the future” hitzaldia eman zuen.

Egitaraua eta aurkezpenak hemen kontsulta daitezke: https://www.eua.eu/events/eua-events/2024-european-quality-assurance-forum.html