Unibasq-en Gobernu Kontseiluak Iñaki Heras erakundeko zuzendari berri izendatzea onartu du, Eva Ferreiraren ordez.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburu eta Unibasq agentziako presidenteak proposatuta, gaur arratsaldean Unibasqe-en Gobernu Kontseiluak Iñaki Heras Saizarbitoria Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari berri izendatzea onartu du. Honela, 2015eko udazkenetik karguan dagoen Eva Ferreira ordezkatuko Herasek. Lau urteko agintaldia amaitu ondoren, Ferreirak berak eskatu zuen erreleboa.