Azaroaren 4an eta 5ean, Unibasq-ek Europako Aliantzetan dauden Espainako Unibertsitateen Lehen Foroan parte hartu zuen. Lehenengo egunean, Unibasq-ek Europako Titulazioari buruzko lantaldearen barruan, “Europar ikuspegia, Espainiako titulazio bateratuen kalitatea egiaztatzeko eta bermatzeko esparru gisa” izeneko aurkezpena egin zuen Programa Bateratuen Kalitatea Bermatzeko Europako Ikuspegiaren oinarriak azalduz.

Programa: https://eventos.urjc.es/137330/programa/1er-foro-del-grupo-de-universidades-espanolas-en-universidades-europeas-ueue.html

Informazio gehigarria Europako Ikuspegiari eta Unibasq-i buruz: Nazioartekotasuna – Nazioarteko ebaluazioak | UNIBASQ