Instituzionala
Unibertsitate Intsitutuak
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 19an onartutako UPV/EHUko Ikerketarako Unibertsitate Institutuen Esparru Erregelamenduaren 6.3.b artikuluak ezartzen duenez, Unibertsitate Institutu propioak sortzeko proposamena onartzeko, ekimenak kalitate bikaina duela akreditatu behar da, kanpo-ebaluazio bat eginez. Horretarako, UPV/EHUk eta Unibasqek hitzarmen bat sinatu dute Unibasqek ebaluazio horren ardura har dezan.