Joan Subirats Unibertsitate Ministroak Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia bisitatu du gaur. Agentziaren lan-taldea, instalazioak eta ibilbidea ezagutu ahal izan ditu. Unibertsitate Ministroak eta bere Gabinete zuzendaria den Marta Cruells-ek bilera egin dute jarraian Unibasq-en Zuzendaria den Iñaki Heras-ekin. Besteak beste kalitate-agentzien ibilbideaz eta arlo horretarako etorkizuneko erronketaz eta Unibertsitate Heziketa Dualaz mintzatu dira.
• Joan Subirats Unibertsitate Ministroak Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari egindako bisita
Mar 17, 2022 | Berriak