Unibasq otsailaren 15ean TeSLA proiektuari buruz Bartzelonan egindako ekitaldira bertaratu da. TeSLA (Adaptive Trust-based e-assessment System for Learning) proiektuak ikaskuntzaren une ezberdinetan egilea nor den jakitea eta egiazkotasuna bermatzen duen ebaluazio birtuala sustatzen duen sistema definitu eta garatzea du helburu. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuez gain, proiektuak alderdi etiko, teknologiko eta legalak jorratzen ditu, adibidez datuen babesa. Era berean, behar bereziak dituzten ikasleei egokitu da.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago: https://symposium.uoc.edu/28971/detail/2nd-tesla-international-event-bcn_-when-reliable-e-assessment-becomes-true.html