Datorren urriaren 29an Unibasqek mintegi berri bat antolatuko du UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan. Bertan goi-mailako hezkuntzaren ikaskuntza-metodologia aktiboetan jarriko dugu arreta, gaurkotasunezko gaia COVID-19aren krisialdian.

Ekimen zehatzak aztertuko dira eta gaiari buruzko unibertsitateetako arduradun, irakasle eta beste interes-talde batzuen artean harremanak sendotuko dira, beti ere unibertsitate-esparruan irakaskuntza-metodologia berritzaileak sustatzeko.

Ikastaro hau “Assessment of innovative methodologies in teaching and learning in the Basque University System (INNOMETH)” proiektuaren esparruan antolatu da. Proiektu hori Unibasq-ek koordinatu du eta INQAAHE (The International Network for Quality Assurance Agencies in Higher Education) erakundeak finantzatu du.

 

Informazio gehiagorako: Online matrikula.