III. CRUE-Docencia jardunaldiak otsailaren 13an eta 14an egin ziren Deustuko Unibertsitatean. Espainiako unibertsitateetako irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotutako arloetako errektoreorde akademikoek eta arduradunek parte hartu zuten. Landutako gai nagusiak hauek izan ziren: adimen artifizial sortzailea, online hezkuntza, akreditazio instituzionala eta unibertsitateko mikrokredentzialak. Unibasq-ek kalitate-agentzien mahai-inguruan parte hartu zuen, akreditazio instituzionalaren jarraipenari eta berritzeari buruz.
Egitarau osoa (gaztelaniaz).