Unibasq-ek Istanbulgo EURIE Summit-en parte hartu du, Goi Mailako Hezkuntzako Akreditaziorako Europako Partzuergoaren (ECA) nazioartekotze-kalitateko CeQuInt ziurtagiriarekin duen esperientzia aurkeztuz. Panelak ECAk Nazioartekotzearen Kalitate Ziurtagiriarekin duen esperientzia aurkeztu zuen, , Unibasq-en eta La Salleko Unibertsitatearen (Bogota) ekarpenekin, eta nazioartekotzearen kalitatea CeQuint esparruan ebaluatzeak dakartzan onurei eta hobekuntzei buruz eztabaidatu zuten. Unibasq CeQuint prozedurak koordinatzeko baimendutako agentzietako bat da eta horrela unibertsitateei nazioartekotze-jarduerak hobetzen lagun dezake.