Unibasq-ek Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Errektoretzan 2024ko irailaren 30ean egin zen Titulu Europarrari eta Goi Mailako Hezkuntza Paketeari buruzko jardunaldian parte hartu du. EDLab Proiektu Pilotuak antolatu du jardunaldia, EELISA Aliantzarekin lankidetzan. Bertan, funtsezko eragileen ordezkariak bildu dira, Europako aliantzak, Espainiako unibertsitateak, kalitatea bermatzeko agentziak eta gobernu-erakundeak barne, Titulu Europarra eta Goi Mailako Hezkuntza Paketea Espainian ezartzen laguntzeko eta horren inguruan eztabaidatzeko. Unibasq-en parte-hartzea Europako unibertsitate-erakunde juridiko baten kalitatea bermatzeko aukera posibleetan zentratu da, 3. panelaren (Europako aliantzetarako erakunde juridikoa) eztabaida-esparruaren barruan.
Programa