Unibasq-ek European Quality Assurance Forum-en (EQAF) parte hartu du Aveiron (Portugal), azaroaren 23tik 25era, EQAFen programaren batzordeko kide gisa, ENQAren ordezkari bezala. Batzordea arduratzen da gaia erabakitzeaz, saioetako kontzeptuak garatzeaz, hizlariak identifikatzeaz, Fororako ekarpenak hautatzeaz, eta saio batzuk aurkezteaz ere. Batzordea ENQA, EUA, EURASHE eta ESUko ordezkariek eta aholkulari akademiko independente batek osatzen dute.
Esteka honetan, EQAFen aurtengo edizioari buruzko artikulu labur bat aurki daiteke. Programaren batzordean ENQAren ordezkariak diren Unibasq-eko Eva Fernandez de Labastida-k eta UKÄ suediar agentziako Ulf Hedbjörk-ek idatzi dute: Exploring multiple dimensions of internationalisation and quality assurance at EQAF 2023 • ENQA