Ikastaroa uztailaren 11 eta 12an Donostiako Miramar Jauregian egingo da, eta bere helburu nagusia Boloniako Deklarazioak hezkuntza erakundeetan eta unibertsitate tituluen kalitatean izan duen inpaktuaren azterketa egitea izango da. Aldi berean, GHEErako egokitzapenaren prozesuan kalitate agentzien paperaren inguruan eztabaidatuko da, indarguneak eta ahuleziak identifikatuko dira, baita hobetzeko proposamenak egin ere, hau guztia, tokiko, eta nazioarteko esperientziak kontuan hartuta.