Irailaren 23an, Unibasq-ek Gasteizen duen egoitzan, Unibertsitateen Kalitate Agentzien Espainiako Sarearen (REACU) ohiko asanblada egin zen. Bileran, irakaslego eta titulazioen gaietan agentzia guztien arteko koordinazioan aurrera egin zen. Aldizkako bilera hauen helburua agentzien arteko etengabeko lankidetza eta unibertsitateen hezkuntza-kalitatea hobetzea da.